Irlandarekin harremana aspaldian hasi zen. Escozia ezagutzen ari ginela, ferry bat hartu eta Belfasten azaldu ginen. Badira hamar urte lehenengo bisita hartatik.
2000. urtean, Paolo eta Abuelo Dublinera joan ziren bizitzera. Arazorik gabe, hango biztanleen ohiturak hartu zituzten, sekula ikusi den integrazio prozesurik azkarrenean.
Lanak uzten zuen aisialdia, irla ezagutzera zuzentzen genuen, eta pixkanaka, pixkanaka herri horrekin maitemintzen hasi ginen. Bere historia, bere paisaiak, zerua, bere tabernak (nola ez!)... baina batez ere bere jendeak engantxatu gintuen. Etxean bezala sentitzen ginen Dublinen, Kilkennyn, Derryn... ahal genuenean eskapatzen ginen South Armaghera, mendebalekin zoratzen ginen...eta abar, eta abar.
--------------------------------------------
IƱigok bi urte zoriontsu eman zituen han eta zirrosiak jota itzuli zen Gasteiza. Pablori askoz hobeto joan zitzaion dena eta beste urte batzuk eman zituen Dirty Old Town-en. Gaur egun Paddy Short´s irlandar taberna eramaten du Gasteizen, hiri horretako pintarik hoberenak eskeintzen.
Duela gutxi, satelite multzo bat izan da bisitan, eta ez dut uste azkenengo aldia izan denik.
--------------------------------------------
Eskerrik asko Shackleton eta Pablori irudi ederrak uzteagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario